Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 107:13-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Baina larrialdian Jaunari oihu egin eta salbatu egin zituen estualditik.

14. Ilunperik beltzenetik atera zitueneta haien lokarriak hautsi.

15. Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik, gizakien alde egiten dituen gauza harrigarriengatik.

16. Brontzezko ateak puskatu zituen,burdinazko morroiloak apurtu.

17. Beren jokaera txarrarengatik ahuldurik zeuden,beren erruengatik zirtzil bihurturik.

18. Janari guztiei nazka zieten,eta heriotzaren atarian zeuden.

19. Baina larrialdian Jaunari oihu egin eta salbatu egin zituen estualditik.

20. Bere hitza bidali zien sendagarrieta hondamenditik atera.

21. Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik, gizakien alde egiten dituen gauza harrigarriengatik.

22. Eskain biezaiote gorespen-opariaeta haren egintzak poz-oihuz konta.

23. Itsasora jo zuten ontzietan,ur handietan zutelarik ogibidea.

24. Jaunaren egintzak ikusi zituzten,haren egintza harrigarriak itsaso zabalean.

25. Haren esanera, haizea altxatu zen,olatu handiak harrotu zituen ekaitza.

26. Zeruan gora, leizean behera ibili ziren,barruak dardaraz arriskuagatik.

27. Bueltaka eta balantzaka, mozkorraren antzera,beren trebetasun guztia alferrik zutela.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 107