Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 106:8-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Jaunak salbatu zituen arren,bere izenaren ohoreagatik eta bere ahalmena azaltzeko.

9. Mehatxu eginez, Itsaso Gorria lehortu egin zuen,basamortuan zehar bezala pasarazi zituen itsas hondotik.

10. Gorroto zietenen eskutik salbatu zituen,etsaien menpetik askatu.

11. Urak estali zituen haien erasotzaileak,bakar bat ere ez zen bizirik gelditu.

12. Orduan, Jaunaren hitzak sinetsi zituzteneta kantuz goretsi zuten.

13. Baina laster ahaztu zituzten haren egintzaketa ez zuten itxaropenik jarri haren egitasmoan.

14. Jan-irrika sartu zitzaien basamortuan,eta Jainkoa tentatu eremuan.

15. Eskatzen ziotena eman zien hark,baina beren janguragatik sabelmina bidali.

16. Moisesen eta Aaron Jainkoaren sagaratuaren inbidiaizan zuten kanpalekuan.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 106