Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 106:29-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Horrelako jokabideaz Jauna haserrarazi zuteneta izurrite latza etorri zitzaien gainera.

30. Baina Pinhasek jaiki eta erruduna zigortu zuen,eta gelditu egin zen izurritea.

31. Horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuengizaldiz gizaldi betiko.

32. Meribako iturrian Jainkoa haserretu zuten,eta haien erruz Moisesek jasan zuen kaltea.

33. Izan ere, barrua samindu zioten,eta hark zentzugabe hitz egin.

34. Ez zituzten herriak suntsitu,Jaunak agindua zien bezala.

35. Jentilekin elkartu ziren ezkontzazeta haien ohiturak berenganatu.

36. Gurtza eman zieten haien idoloeieta hauek galbide gertatu zitzaizkien.

37. Beren seme-alabak opari eskaini zizkieten deabruei.

38. Odol errugabea isuri zuten, beren seme-alaben odolakanaandar idoloei opari eskainiz:lurraldea odolez busti zuten eta profanatu.

39. Horrela jokatuz, beren buruak kutsatueta Jainkoari desleial izan zitzaizkion.

40. Piztu zen Jaunaren haserrea bere herriaren aurkaeta higuin izan zuen bere ondarea.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 106