Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 106:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Aleluia! Gora Jauna!Goretsazue Jauna, ona baita,haren maitasuna betikoa baita.

2. Nork azalduko Jaunaren egintza handiak?Nork aski goretsiko hura?

3. Zorionekoa zuzenbidea errespetatueta etengabe justizia egiten duena!

4. Oroitu nitaz, Jauna,zeure herriarekiko onginahiagatik, zatozkit salbatzera!

5. Ikus dezadala zure aukeratuen zoriona,poz nadila zure herriaren pozarekineta zure oinordeko izateaz harrotu.

6. Bekatu egin dugu gurasoen antzera,oker jokatu dugu, errudun gara.

7. Gure gurasoek, Egiptotik hasita,ez zituzten ulertu zure egintza harrigarriak,ahaztu egin zituzten zure maitasunaren ezaugarri ugariak.Errebelatu egin ziren, Itsaso Gorritik hasita,

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 106