Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 105:21-39 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Bere jauregiko buru egin zueneta bere ondasun guztien administratzaile.

22. Berak behar zituen handikiak eskolatueta kontseilariei jakinduria irakatsi.

23. Orduan, Jakob Egiptora joan zeneta Kamen lurraldean atzerritar gisa bizi izan.

24. Jainkoak bere herria erruz ugaldu zueneta etsaiak baino indartsuago egin.

25. Egiptoarrei bihotza aldatu zien,Jakoben herria gorrota zezateneta haren zerbitzariak maltzurki erabil.

26. Orduan, Moises bere zerbitzaria bidali zueneta Aaron bere aukeratua.

27. Iragarritako mirariak egin zituzten egiptoarren kontraegintza harrigarriak Kamen lurraldean.

28. Jaunak ilunpea bidali eta dena ilundu zen,baina haiek ez zituzten haren egintzak ulertu.

29. Urak odol bihurtu zizkieneta bertako arrainak hilarazi.

30. Lurraldean igelak agertu ziren borborka,baita erregearen logelan ere.

31. Jainkoak agindu eta ezpateuli eta eltxoakzabaldu ziren bazter guztietan.

32. Euriaren ordez, kazkabarra bidali zieneta tximistak beren lurraldera.

33. Mahasti eta pikondoak hondatu zitueneta zuhaitz guztiak puskatu.

34. Hark agindu eta larrapoteak etorri ziren,matxinsaltoak ezin konta ahala;

35. lurraldeko landare guztiak garbitu zituzten,lurreko fruituak oro.

36. Egiptoko lehen-seme guztiak jo zituen,haien gizontasunaren lehen fruituak.

37. Zilar eta urrez beterik atera zituen israeldarrak,ez zuen haien leinuetako inork lur jo.

38. Poztu egin zen Egipto haiek irteteaz,haienganako beldur-ikarak hartuak baitzituen.

39. Lainoa zabaldu zuen haiek estaltzekoeta sua gauez argi egiteko.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 105