Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 104:3-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. zeure goi-geletan pilatzen ura;hodei gainean kokatzen duzu zeure karroza,haize-hegaletan zabiltza.

4. Haizeak dituzu mezulari, sugarrak zerbitzari.

5. Lurra sendo oinarritu zenueneta ez du sekula kolokarik egingo.

6. Ozeanoz estali zenuen, jantziz bezala,eta mendiak azpian hartu zituzten urek;

7. baina zure mehatxuz ihes egin zuten,zure trumoi-hotsak uxaturik:

8. mendietan gora, ibarretan behera,zuk izendaturiko lekuraino.

9. Gainditu ezineko muga ezarri diezu urei,berriro lurra estal ez dezaten.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 104