Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 104:19-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Ilargiak urtaroak finkatzen ditu,eguzkiak badaki noiz ezkutatu.

20. Iluna zabaltzean, badator gaua:basapiztia denak harat-honat dabiltza.

21. Lehoikumeek orro dagite harrapakin bila,Jainkoari janari eske.

22. Eguzkia irtetean, haiek barrura,beren gordelekuetan etzatera.

23. Orduan, gizakia bere eginkizunetara doa,arratsa arte lanera.

24. Bai ugariak, Jauna, zuk eginak!Denak jakinduriaz egin dituzu,zure sorkariz betea da lurra.

25. Horra itsasoa, handi eta zabal:hor dabiltza borbor, ezin konta ahala,piztia txiki eta handiak.

26. Hor dabiltza ontziak batetik bestera,baita itsas munstroa ere, zuk berarekin jolasteko egina.

27. Denak zure zain daude,zuk bere garaian jaten emateko zain:

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 104