Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 104:14-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Abereentzat belarra ernearazten du,lanerako animalientzat bazka.Lurretik laborea ateratzen du

15. eta gizakiaren bihotza alaitzen duen ardoa,aurpegia distiratsu egiten duen olioaeta giza indarrak berritzen dituen ogia.

16. Urez ase dira Jaunaren zuhaitzak,hark landaturiko Libanoko zedroak;

17. bertan egiten dute txoriek habia,ipuruetan zikoinak etxea.

18. Mendi garaiak ahuntzentzat dira,harkaitzak azkonarren gordeleku.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 104