3. Erru guztiak barkatzen dizkit, gaitz guztiak sendatzen;
4. bizia Herio Leizetik ateratzen dit,maitasun eta errukiz inguratzen nau;
5. bizitza osoan bere edertasunez nau asetzen,beti arranoa bezain gazte gordetzen.
6. Jaunak justizia egiten du,zapalduen eskubideak defendatzen.
7. Bere egitasmoak adierazi zizkion Moisesi,bere egintza handiak israeldarrei.
8. Bihozbera eta errukiorra da Jauna,haserregaitza eta onginahiz betea.
9. Ez da beti agiraka ari, ez du haserrea luzaro gordetzen.
10. Ez gaitu erabiltzen gure bekatuek merezi bezala,ez digu ordaintzen geure erruen arabera.
11. Nola zerua lurraren gainean garai,hala haren maitasuna begirune diotenentzat handi.
12. Nola ekialdea mendebaldetik urruti,hala ditu hark gure hobenak beregandik urruntzen.
13. Nola aita seme-alabentzat errukior,hala Jauna begirune diotenentzat errukior.
14. Badaki ongi zerez garen eginak,gogoan du hautsa besterik ez garela.
15. Gizakiaren egunak belarraren pareko:zelaiko lorea bezala loratzen da
16. eta, haizeak jo orduko, bertan behera galtzen,zegoen tokian aztarnarik utzi gabe.
17. Baina Jaunaren maitasunak sekulako diraubegirune diotenentzat;haren salbamen-asmoa belaunalditik belaunaldira luzatzen da
18. haren ituna gordetzen eta legeak betetzen dituztenentzat.