Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 103:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Jaunak zeruan ezarri du bere tronua,eta mundu osora zabaltzen da haren errege-agintea.

20. Bedeinka ezazue Jauna, beraren aingeruok,haren esana entzun bezain lasterbetetzen duzuen izaki indartsuok!

21. Bedeinka Jauna, beraren gudari guztiok,haren nahia egiten duzuen zerbitzariok!

22. Bedeinka Jauna, beraren sorkari guztiok,menpeko dituen toki guztietan!Bedeinka beza ene arimak Jauna!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 103