Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 103:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Daviden salmoa.Bedeinka beza ene arimak Jauna,ene barren osoak haren izen santua!

2. Bedeinka beza ene arimak Jauna,ez bitza ahaztu haren mesedeak!

3. Erru guztiak barkatzen dizkit, gaitz guztiak sendatzen;

4. bizia Herio Leizetik ateratzen dit,maitasun eta errukiz inguratzen nau;

5. bizitza osoan bere edertasunez nau asetzen,beti arranoa bezain gazte gordetzen.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 103