Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 10:6-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. «Ez dut koloka egingo —dio bere baitan—;zoriontsu izango naiz beti, ezbeharrik gabe».

7. Betea du ahoa madarikazioz, maltzurkeriaz eta gogorkeriaz;okerra eta gaiztakeria ditu mihian gordeak.

8. Hiri-inguruetan zelatan egoten da,ezkutuan errugabea hiltzen du,gizagaixoari begirik kentzen ez.

9. Zelatan dago ezkutuan, lehoia bere zuloan bezala,zelatan, dohakabea harrapatzeko:bere sarera erakarriz harrapatzen du.

10. Kuzkurturik, narraska joaneta gizagaixoaren gainera erortzen da.

11. Honela dio bere baitan:«Jainkoa ez da ohartzen, begiak ixten ditu,ez du inoiz ezer ikusten».

12. Jaiki, Jainko Jauna! Ekin! Ez ahaztu errukarriez!

13. Nolatan du gaiztoak Jainkoa mespretxatzen?Konturik eskatzen ez duzulakoan dago.

14. Ikusten dituzu, bai, neke eta nahigabeak,ikusi eta zeure gain hartzen.Zuregan uzten du gizagaixoak bere zoria,zu zaitu umezurtzak laguntzaile.

15. Hautsi gaiztoaren indarra,eskatu hari gaiztakeriaren kontu,ez utzi ezer aztertzeke.

16. Jauna errege da betidanik betidaino!Desager bitez sinesgabeak haren lurraldetik!

17. Entzun, Jauna, errukarrien desioak,emaiezu adore,adi izan belarria haiengana,

18. umezurtz eta zapalduaren eskubideak babesteko.Ez beza gehiago beldurrik emanbuztinez eginiko gizakiak!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 10