Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 9:8-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Efraimen begiralea, profeta,nire Jainkoarekin dago.Baina dabilen bide guztietantranpak jartzen dizkiote,bere Jainkoaren etxean ereikusezina diote.

9. Galdukeriaren hondoa jo dute,Gibeako garaian bezala.Baina Jainkoak gogoan izango duhorien bekatua,kontuak eskatuko dizkieberen hutsegiteengatik.

10. Honela dio Jaunak:«Israel aurkitu nuenean,basamortuan mahatsa aurkitzeanbezala poztu nintzen.Begi onez ikusi nituenzuen gurasoak,pikondoaren goiz-arokopikuak bezala.Baina Baal-Peorrera iritsi orduko,Baal lotsagarriari eman zizkiotenberen buruak,eta beren idolo maitea bezainnazkagarri bihurtu ziren.

11. Efraimen ospeaktxoriak hegan bezala egingo du ihes.Ez da gehiago haurrik jaioko,ez emakumerik haurdun gertatuko,ez umerik sortuko.

12. Haurrak hazten badituzte ere,gizondu baino lehen kenduko dizkiet.Errukarriak benetan,nik alde egingo diedanean!

13. Ikusten nago,nola bihurtzen dituenEfraimek bere haurrakehiztariaren harrapakin,nola ematen dizkionbere seme-alabak hiltzaileari».

14. Emaiezu, Jauna…Zer emango diezun?Eman sabel agorraketa bular lehorrak!

15. «Gilgal-en agertu zenhaien txarkeria guztia.Han hasi zenhaienganako nire gorrotoa.Beren okerrengatik,bota egingo ditut neure etxetik,ez ditut gehiago maite izango.Errebeldeak dirahaien buruzagi guztiak.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 9