Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 9:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ez zaitez poztu, Israel,ez alaitu, beste herriak bezala,prostituzioan ibili baitzara,zeure Jainkoa utzirik.Atsegin duzuzeure prostituzioaren sariagari-larrain guztietan jasotzea.

2. Larrainak eta dolareakez diete gosea kenduko,ardoak huts egingo die.

3. Ez dute Jaunaren lurraldeanbizitzerik izango:Efraim Egiptora itzuliko da,eta janari kutsatuakjango dituzte Asirian.

4. Ez diote gehiago Jaunariardo-oparirik eskainiko;horien sakrifizioakez zaizkio atsegin izango.Horien ogia dolu-ogi izango da,jango dutenakkutsaturik geldituko dira.Irents bezate beraiek ogi hori,ez baita on Jaunaren etxerako.

5. Zer egingo duzue, beraz,jaiegunean,Jaunaren festa-egunean?

6. Hondamendiari ihes egiten badiote,Egiptok bilduko ditu,Menfis izango dute hilobi.Horien zilarrezko altxor ederraketa horien bizilekuakgarduak eta sasiak hartuko ditu.

7. Badator kontuak hartzeko garaia,badator ordain-garaia.Ikusiko du Israelek!«Profeta erotua dago —diozue—,gizon inspiratua burutik egina».Zuen bekatu ugarieta ikusezin handiagatikdago horrela.

8. Efraimen begiralea, profeta,nire Jainkoarekin dago.Baina dabilen bide guztietantranpak jartzen dizkiote,bere Jainkoaren etxean ereikusezina diote.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 9