Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 9:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ez zaitez poztu, Israel,ez alaitu, beste herriak bezala,prostituzioan ibili baitzara,zeure Jainkoa utzirik.Atsegin duzuzeure prostituzioaren sariagari-larrain guztietan jasotzea.

2. Larrainak eta dolareakez diete gosea kenduko,ardoak huts egingo die.

3. Ez dute Jaunaren lurraldeanbizitzerik izango:Efraim Egiptora itzuliko da,eta janari kutsatuakjango dituzte Asirian.

4. Ez diote gehiago Jaunariardo-oparirik eskainiko;horien sakrifizioakez zaizkio atsegin izango.Horien ogia dolu-ogi izango da,jango dutenakkutsaturik geldituko dira.Irents bezate beraiek ogi hori,ez baita on Jaunaren etxerako.

5. Zer egingo duzue, beraz,jaiegunean,Jaunaren festa-egunean?

6. Hondamendiari ihes egiten badiote,Egiptok bilduko ditu,Menfis izango dute hilobi.Horien zilarrezko altxor ederraketa horien bizilekuakgarduak eta sasiak hartuko ditu.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 9