Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 8:6-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Irudi hori Israelgo artisau batekegina da, eta ez da jainko.Samariaren zekorrazati-zati egingo dute.

7. Izan ere, haizea erein dute,eta ekaitza jasoko.Alerik gabeko galburuak irinik ez,eta, izango balu ere,atzerritarrek irentsiko lukete.

8. Irentsia dute Israel:hor dago herrien artean,ezertarako ez den tresna dirudi.

9. Efraim, basasto tematsua,Asiriara joan da,aliatuak erosi ditu.

10. Eskain diezaiela dirua herriei…Nik bilduko ditut orain,laster kizkurtuko diraerrege nagusiaren zamapean.

11. Aldareak ugaldu ditu Efraimekbekatua kentzeko,baina bekatu-bide gertatuzaizkio aldareak.

12. Milaka lege idazten badiot ere,ez ditu beretzat hartzen.

13. Sakrifizioak eskaintzea dute atsegin,hildako abereen okela jateko;baina nik, Jaunak,ez ditut sakrifizio horiek atsegin.Horien bekatuak gogora dakartzat,beren hutsegiteengatikkontuak eskatuko dizkiet,eta Egiptora itzuli beharko dute.

14. Israelek bere Egilea ahaztu dueta jauregiak jaso;Judak, berriz, hiriak sendotu.Baina nik su emango diet hiriei,suak irentsiko ditu jauregiak».

Irakurri kapitulu osoa Oseas 8