Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 5:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Entzun hau, apaizok!Egon adi, Israelgo buruzagiok!Egon erne, errege-etxekook!Zuzenbidearen babeslebehar zenuten izan.Zuek, ordea, herriarentzat tranpaizan zarete Mitzpa-n,sare zabaldua Taborren,

2. zulo sakona Xitim-en.Denok zigortuko zaituztet.

3. Ongi ezagutzen dut Efraim,Israel ez zait ezkutuko.Efraim prostituzioan dabil,Israel kutsaturik dago.

4. Egin duten okerrak ez die uztenberen Jainkoarengana bihurtzen.Izan ere, prostituzio-haizeahondoraino sartu zaie,eta ez dute Jauna aintzat hartu nahi.

5. Bere harrokeriak salatzen du Israel.Bere bekatuan estropezuegiten du Efraimek, Israel herriak,eta harekin bateraegingo du estropezu Judak ere.

6. Sakrifiziotarako ardi eta behiekinaterako dira Jaunaren bila,baina ez dute aurkituko,urrutira alde egin baitie.

7. Desleial izan zaizkio Jaunari,sasikumeak sortu baitituzte.Luzaro gabe irentsiko dituzteberen lur eta guzti».

Irakurri kapitulu osoa Oseas 5