Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 14:2-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Itzul zaitez, Israel,zeure Jainko Jaunarengana,bekatuan estropezu egin baituzu.

3. Itzul zaitezte Jaunarengana,egiozue otoitz honela:«Barkatu bekatu guztiak,hartzazu onezgure aitorpenaren oparia.

4. Asiriak ez gaitzake salba.Ez dugu usteaguda-zaldietan jarrikoeta geure eskuz eginariez diogu “Geure Jainko” esango.Zuk bakarrik diozu errukiumezurtzari».

5. Jaunak dio:«Desleialtasuna sendatuko diet,bihotz zabalez maiteko ditut,urrundua baituthaiengandik haserrea.

6. Ihintza bezalaizango naiz Israelentzat;lilia bezala loratuko daeta Libanoko zuhaitzek bezalakosustraiak botako ditu.

7. Kimuak botako ditu;haren ederra olibondoarenabezalakoa izango da,haren usainaLibanokoa bezain gozoa.

8. Haren itzalpean biziko dira berriro;garia bezala biziberrituko dira,mahastia bezala loratukoeta Libanoko ardoa bezainospetsu izango.

9. Efraimek esango du:“Zer axola niri sasijainkoakjadanik?”Nik, Jaunak, erantzuten dioteta ardura dut berari buruz.Zipresaren antzeko naiz ni,beti berde:niregandik datorkizu fruitua».

Irakurri kapitulu osoa Oseas 14