7. Beraz,lehoi bihurtuko naiz haientzat,lehoinabarra bezalaegongo natzaie zelatan.
8. Umeak harrapatu dizkiotenhartz amak bezala egingo diet eraso,bularra urratuko diet.Lehoi amak bezala irentsiko ditut,basapiztiek sarraskituko dituzte.
9. Zureak egin du, Israel;ez duzu ni beste laguntzailerik.
10. Non duzu orain zeure erregea,zeure hirietan salba zaitzan?Non dira zure agintariak?Hala eskatu zenidan:“Emazkidazu erregeaeta buruzagiak”.
11. Haserreturik, erregea eman nizuneta, sumindurik,kendu egingo dizut orain.
12. Efraimen bekatua gogoan daukat,haren hutsegiteak ongi jasoak ditut.
13. Haur zoro baten antzeko da Israel:amari erdiminak iristean,ez da aterabidean jartzen.