Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 13:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Efraim mintzo zenean,ikara sortzen zuen Israelen.Baina, Baal zerbitzatuz,errudun bihurtueta galdu egin zen.

2. Oraindik ere bekatu eginezjarraitzen dute:beren zilarrez, jainko-irudiakmoldatzen dituzteberen asmamenaren arabera,artisau-lan hutsa guztia.Baina sakrifizioak eskaini beharomen zaizkie.Gizakiak zekorrei musuka!

3. Horregatik, goiz-lainoarenantzeko izango dira,berehala kentzen duengoiz-ihintzaren antzeko;haizeak larrainetik urruti daramanlasto-izpiaren eta tximiniatik doankearen antzeko.

4. Honela dio Jaunak:«Baina ni, Jaun hau,zure Jainkoa naizEgipton zeundenetik.Ez duzu ni beste jainkorikaitortu behar,ez baita nitaz kanpobeste salbatzailerik.

5. Nik zaindu zintudan basamortuan,lur idorrean.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 13