Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 11:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Israel haur zelamaite izan nueneta Egiptotik ateratzekodei egin nion neure semeari.

2. Baina zenbat eta gehiago deitu nik,hainbat eta urrutiagoalde egiten zidaten.Baalei sakrifizioakeskaintzen zizkieten,sasijainkoei intsentsua erretzen.

3. Nik erakutsi nion oinez Efraimi,besoetan eraman nuen.Hala ere, ez ziren ohartunik nituela zaintzen.

4. Amodio-lokarriz erakartzen nituen,maitasun-loturaz.Haurtxoa musurainojasotzen duenaren antzekonintzen haientzat;makurtu eta jaten ematen nion.

5. Efraim Egiptora itzuliko da,Asiria izango du nagusi,ez baitu niregana itzuli nahi izan.

6. Bere hirietan ezpatak erasoko dio,babeslekuak hauts bihurtuko dizkio,beraien burutazioengatik.

7. Nire herriak ez du inola ereniregana itzuli nahi;begiak Goikoarenganajasotzen ditu,baina inork laguntzen ez.

8. «Nola utziko zaitut, Efraim?Nola zapuztuko zaitut, Israel?Nola zu bertan behera utzi,Adma utzi nuen bezala?Nola egin zuri,Tzeboimi egin niona?Ikara degit bihotzak,gupidaz beterik.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 11