Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 10:2-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Banatua dauka bihotza,eta orain ordaindu egin beharko.Jaunak berakpuskatuko dizkio aldareaketa lurrera botako zutarri sakratuak.

3. Orduan esango dute:«Ez dugu erregerik,ez baitiogu Jaunari begirunerik izan.Baina erregeak erezer egin lezake guretzat?»

4. Hitz eta berba,gezur-zinak egin,itunak izenpetu…Haien zuzenbidea, ordea,soro-ildoetan hazten denbelar gaizto bihurtu da.

5. Samariako jendea dardaraz dago,dolu dagite herriak eta apaizeriak,Bet-Abengo zekorra dela-eta.Zeren beren pozbide eta ospe zutenidoloa urruti baitaramate.

6. Hura ere Asiriara eramango dute,errege handiari eskaintzeko.Lotsak hartuko du Efraim,lotsagarri izango da Israel,bere burutazioengatik.

7. Samariarenak egin du:badoa haren erregea,ezpala ur-azalean bezala.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 10