Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 7:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Harresia burutu zenean eta ate-alderdiak jaso, atezainak, kantariak eta lebitarrak beren eginkizunetan jarri nituen.

2. Neure anaia Hanani eta gotorlekuko buruzagi zen Hananias jarri nituen Jerusalemgo buru; izan ere, Hananias hau, besteen aldean, gizon leiala eta jainkozalea zen.

3. Agindu hauek eman nizkien: «Eguzkia berotzen hasi baino lehen ez dituzte Jerusalemgo ateak zabalduko; atezainak beren tokietan jarri bitartean, atalagak eta morroiloak itxirik egonen dira. Zaintzaile-taldeak egingo dira Jerusalemgo bizilagunekin: batzuk guardia-postuetan eta beste batzuk beren etxe inguruan egongo dira zaintzen».

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 7