Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 6:17-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Baina, egun haietan ere, Judako handikiek eta Tobiasek gutun asko idatzi zioten elkarri.

18. Izan ere, jende asko zegoen Judan Tobiasekin hitzartua: Arahen seme Xekanias juduaren suhia baitzen Tobias eta honen seme Johanan Berekiasen seme Mexulamen alabarekin ezkondua baitzegoen.

19. Nire aurrean goraipatu egiten zuten gainera, eta nik esandakoak berari jakinarazten zizkioten. Tobiasek berak gutunak bidaltzen zizkidan, ni izutzeko.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 6