Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 12:44-47 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

44. Egun hartan, halaber, lehen fruitu eta hamarrenen gordelekuak zaintzeko arduradunak jarri ziren. Gizon hauek legeak apaiz eta lebitarrentzat agintzen zuen partea hiri-inguruetan bildu eta toki horietara eramaten zuten. Pozik zegoen Judako jende guztia, apaiz eta lebitarrak beren zerbitzu-lanetan ari zirelako.

45. Izan ere, hauek beren Jainkoaren zerbitzua eta garbikuntza-ohikuneak ongi betetzen zituzten. Kantariak eta atezainak ere Davidek eta honen seme Salomonek emandako aginduetara zebiltzan.

46. Izan ere, Daviden eta Asafen garaitik kantariek bazituzten beren zuzendariak; baita Jainkoari gorespena eta esker ona emateko kantuak ere.

47. Bai Zorobabelen eta bai Nehemiasen garaian, israeldar guztiek ematen zieten kantari eta atezainei egunero behar zutena. Lebitarrei ere ematen zizkieten oparigai sakratuak, eta lebitarrek Aaronen ondorengoei, hau da, apaizei, eramaten zieten zegokiena.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 12