Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 11:24-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Petahias, Mexezabeelen semea, Judaren leinuko Zerahen ondorengoetakoa, Pertsiako erregearen ordezkoa zen herriaren arazo guztietarako.

25. Judaren leinukoak landan sakabanaturiko herrietan bizi ziren: Kiriat-Arban eta inguruetan, Dibonen eta inguruetan, Jekabtzeelen eta inguruetan,

26. Jexuan, Moladan, Bet-Peleten,

27. Hatzar-Xualen, Beer-Xeban eta inguruetan,

28. Tziklagen, Mekonan eta inguruetan,

29. En-Rimonen, Tzorean, Jarmuten,

30. Zanoahen, Adulamen eta inguruko herrixketan, Lakixen eta inguruetan, Azekan eta inguruetan. Beer-Xeba eta Hinom harana bitartean jarri ziren bizitzen.

31. Benjaminen leinukoak herri hauetan bizi ziren: Geban, Mikmasen, Aian, Betelen eta inguruetan,

32. Anatoten, Noben, Ananiasen,

33. Hatzorren, Raman, Gitaimen,

34. Hadiden, Tzeboimen, Nebalaten,

35. Loden eta Onon, artisauen haranean.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 11