Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 11:23-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Kantarien eguneroko eginkizuna erregearen araudiak eta beste arau batzuek taxutzen zuten.

24. Petahias, Mexezabeelen semea, Judaren leinuko Zerahen ondorengoetakoa, Pertsiako erregearen ordezkoa zen herriaren arazo guztietarako.

25. Judaren leinukoak landan sakabanaturiko herrietan bizi ziren: Kiriat-Arban eta inguruetan, Dibonen eta inguruetan, Jekabtzeelen eta inguruetan,

26. Jexuan, Moladan, Bet-Peleten,

27. Hatzar-Xualen, Beer-Xeban eta inguruetan,

28. Tziklagen, Mekonan eta inguruetan,

29. En-Rimonen, Tzorean, Jarmuten,

30. Zanoahen, Adulamen eta inguruko herrixketan, Lakixen eta inguruetan, Azekan eta inguruetan. Beer-Xeba eta Hinom harana bitartean jarri ziren bizitzen.

31. Benjaminen leinukoak herri hauetan bizi ziren: Geban, Mikmasen, Aian, Betelen eta inguruetan,

32. Anatoten, Noben, Ananiasen,

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 11