Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 11:17-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Matanias, otoitzaldiko gorespenetan kantua zuzentzen zuena, Mikaren semea —hau Zabdirena, hau Asafena—, Balbukias Mataniasen ahaide eta laguntzailea eta Abda Xamuaren semea —hau Galalena, hau Jedutunena—.

18. Hiri santuan zeuden lebitarrak, guztira, 284 ziren.

19. Atezainak: Akub, Talmon eta ahaideak; atezainak, guztira, 172 ziren.

20. Gainerako israeldar, apaiz eta lebitarrak Judako herrietan bizi ziren, nor bere etxaldean.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 11