Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 11:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Herriko buruzagiak Jerusalemen jarri ziren bizitzen. Gainerako beste herritarrek, berriz, zotz eginez, hamar familietatik bat aukeratu zuten Jerusalemera, hiri santura, bidaltzeko; gainerako bederatziak beste hirietan geratu ziren bizitzen.

2. Herriak bedeinkatu egin zituen Jerusalemen bizitzea beren borondatez onartu zuten guztiak.

3. Eskualdeko buruzagiak Jerusalemen jarri ziren bizitzen. Israeldarrak, baita apaiz, lebitar, laguntzaile eta Salomonen zerbitzarien ondorengoak ere, nor bere herri eta etxaldean bizi ziren.

4. Hala ere, Judaren eta Benjaminen leinuko batzuk Jerusalemen jarri ziren bizitzen.Judaren leinukoak: Ataias, Uziasen semea —hau Zakariasena, hau Amariasena, hau Xebatiasena, hau Mahalaleelena—, Peretzen ondorengoetakoak;

5. Maaseias, Baruken semea —hau Kol-Hozerena, hau Hazaiasena, hau Adaiasena, hau Joiaribena, hau Zakariasena, hau Haxilonirena—.

6. Jerusalemen bizi ziren Peretzen ondorengo guztiak 468 ziren, denak arma-gizonak.

7. Benjaminen leinukoak: Salu, Mexulamen semea —hau Joedena, hau Pedaiasena, hau Kolaiasena, hau Maaseiasena, hau Itielena, hau Isaiasena—;

8. gainera, Gabai eta Salai; 928 benjamindar guztira.

9. Zikriren seme Joel zen hauen taldeburu, eta Hasenuaren seme Juda hiriko bigarren buru.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 11