Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 3:27-39 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. On du gizakiak gaztetandik uztarpean ohitzea.

28. Bego bakarrik eta isilean,Jaunak probaren bat ezartzen dionean.

29. Ahuspez bedi hautsetaraino,izanen baita, beharbada, itxaropenik.

30. Jar biezaio masaila joka ari zaionari,utz biezaio irainez ase dezan.

31. Izan ere, Jaunak ez du gizakia betiko baztertzen.

32. Atsekabea ematen badu ere,errukitu egiten da bere neurrigabeko onginahiaz.

33. Ez du gogo onez umilarazten gizakia,ez dio gogo onez atsekabe ematen.

34. Herriko preso guztiak hankapean zapaltzen dituztenean,

35. Goi-goikoaren begien aurreaninoren eskubidea ukatzen dutenean,

36. gizakiari auzia oker egiten diotenean,Jaunak ez ote du ikusten?

37. Nork eman diezaioke esanari izana,Jaunaren aginduak izan ezik?

38. Zoriona eta zoritxarra ez ote dira Goi-goikoak esanik sortzen?

39. Zergatik kexatu behar du, bada, gizakiak,bekatari izan arren bizirik dagoenez gero?

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 3