Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 3:19-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Neure erbestealdiko zoritxarra gogora ekartzeaedarimin pozoitsua da niretzat.

20. Ezin dut gogotik kendu, eta bihotz-eroria nago.

21. Baina oroitzen naiz itxaropena susperrarazten didan zerbaitez:

22. Jaunaren onginahia ez dela amaitu, haren errukia ez dela agortu.

23. Goizero berritzen dira. Bai handia, Jauna, zure leialtasuna!

24. Neure artean diot: Jauna da nire on guztia!Harengan dut, beraz, itxaropen.

25. Jauna ona da berarengan uste on duenarentzat,berarengana jotzen duenarentzat.

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 3