Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 2:9-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Lur jo dute hiriko ateek, hauts egin ditu hango morroiloak.Haren errege eta buruzagiak jentilen eskuetan daude.Ez da Jainkoaren legerik irakasten;profetek berek ere ez duteJainkoarengandiko agerpenik jasotzen.

10. Lurrean eserita, isilik daude Sion hiri ederreko zaharrak,beren buruetara hautsa bota eta dolu-jantziaz estalirik.Jerusalemgo neskatxak burumakur dabiltza.

11. Begiak erreak ditut negarrez, barrua irakiten, bihotza eroria,nire herriaren hondamendia dela eta,haurrak eta bularrekoak hiriko kaleetan ahulduak daudelako.

12. Amari galdezka ari dira: «Non dira garia eta ardoa?»Zauriturik bezala erortzen dira hiriko kaleetan,amaren altzoan azken arnasa emanez.

13. Zer esango nizuke, zerekin konparatuko zaitut?Antzekorik zer aipatuko dizut,Sion neskatxa eder horri, kontsola zaitezen?Itsasoa bezain handia da zure hondamendia: nork sendatu zu?

14. Zeure profetek ez dizute agertumezu gezurrezko eta hutsala besterik.Ez zuten zure gaiztakeria agerian ipini,hala zure zoria aldatzeko.Gezurrezko eta lilurazko mezua besterik ez dizute agertu.

15. Bidean doazen guztiek txalo jotzen dizute isekaz;txistuka eta buruaz keinuka ari zaizkioJerusalem hiri ederrari isekaz:«Hauxe dugu, beraz, edertasun beteko,lur guztiaren pozbide omen zen hiria!»

16. Etsai guztiak isekaz ari zaizkizu,txistuka eta hortzak erakutsiz,eta diote: «Irentsi dugu!Hona, bada, hainbeste itxarondako eguna!Hemen dugu, ikusi dugu halako batean!»

17. Bete ditu Jaunak bere asmoak;egin du aspalditik esana eta erabakia;erruki gabe erraustu du.Zure lepotik eman dio poza etsaiari,zure etsaien indarra altxatu du gora.

18. Egin oihu Jaunari bihotz-bihotzez,egin intziri, Sion hiri eder horrek!Isuri zeure negar-erreka gau eta egun!Ez eman atsedenik zeure buruari;ez bedi ater zure begien jarioa!

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 2