Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 2:5-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Etsai gisa jokatu du Jaunak: Israel desegin du,haren jauretxeak desegin, haren gotorlekuak ezereztu.Atsekabea eta nahigabea ugaldu dizkio Juda lurralde ederrari.

6. Baratzeko hesia bezala bota ditu haren harresiak,haren batzarlekua xehatu.Jaiegunak eta larunbata ahaztarazi ditu Jaunak Sionen.Errege-apaizak gaitzetsi ditu haserrearen haserrez.

7. Jaunak higuin izan dio bere aldareari,gorroto bere santutegiari.Etsaiaren eskuetan utzi ditu hiriko dorretxeak.Garrasika ari dira Jaunaren etxean, jai-batzarretan bezala.

8. Sion hiri ederreko harresia desegitea erabaki du Jaunak:ez dio hondatzeari utziko, harik eta dena berdindu arte.Doluz estali ditu dorre eta harresiak,denak batera amildu dira.

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 2