Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 2:16-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Etsai guztiak isekaz ari zaizkizu,txistuka eta hortzak erakutsiz,eta diote: «Irentsi dugu!Hona, bada, hainbeste itxarondako eguna!Hemen dugu, ikusi dugu halako batean!»

17. Bete ditu Jaunak bere asmoak;egin du aspalditik esana eta erabakia;erruki gabe erraustu du.Zure lepotik eman dio poza etsaiari,zure etsaien indarra altxatu du gora.

18. Egin oihu Jaunari bihotz-bihotzez,egin intziri, Sion hiri eder horrek!Isuri zeure negar-erreka gau eta egun!Ez eman atsedenik zeure buruari;ez bedi ater zure begien jarioa!

19. Jaiki, egizu aiene gau osoan etengabe;hustu ezazu bihotza Jaunaren aurrean;jaso eskuak hari, kaleburu guztietangoseak hiltzen dauden zeure haurren alde otoika.

20. Begira, Jauna, ikus nor darabilzun horrela.Beren haurrak, berek hazitako haurtxoak,jan behar emakumeek!Jaunaren santutegian dituzte hiltzen apaizak eta profetak!

21. Zahar eta gazte,hor daude kaleetan zehar lurrean etzanik;nire neska-mutilak ezpataz jota erori dira.Zeure haserre-egunean hil dituzu, erruki gabe garbitu.

22. Jaiegunetarako jendea bezala,ugari bildu dizkidazu izu-ikarak inguruan.Zure haserre-egunean, Jauna,ezin izan du inork ihes egin edo bizirik atera.Nik hazi eta hezi nituenak, etsaiak garbitu ditu.

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 2