Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 2:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ai ene! Jaunak, bere haserrean,ilunpetan utzi du Sion hiri ederra.Zeru-goitik lurrera bota du Israelgo ospea.Ez du bere oin-aulkia gogoan izan haserre-egunean.

2. Erruki gabe desegin ditu Jaunakbere herriko egoitza guztiak;erraustu egin ditu bere sumindurazJuda lurralde ederraren gotorlekuak;lurrera bota ditu eta desohoratuerreinua eta bere buruzagiak.

3. Hauts egin ditu bere haserre bizian Israelen indar guztiak.Etsaia iristean, atzean gorde du eskua.Sua piztu du bere herrian, inguru guztiak irentsiz.

4. Etsaia bailitzan,eskuina sendo ezarriz tenkatu du uztaia.Arerioa bailitzan hil digu xarmangarri zitzaigun guztia.Sua bezala isuri du bere haserrea Sion hiri ederraren etxolategira.

5. Etsai gisa jokatu du Jaunak: Israel desegin du,haren jauretxeak desegin, haren gotorlekuak ezereztu.Atsekabea eta nahigabea ugaldu dizkio Juda lurralde ederrari.

6. Baratzeko hesia bezala bota ditu haren harresiak,haren batzarlekua xehatu.Jaiegunak eta larunbata ahaztarazi ditu Jaunak Sionen.Errege-apaizak gaitzetsi ditu haserrearen haserrez.

7. Jaunak higuin izan dio bere aldareari,gorroto bere santutegiari.Etsaiaren eskuetan utzi ditu hiriko dorretxeak.Garrasika ari dira Jaunaren etxean, jai-batzarretan bezala.

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 2