Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 1:7-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Bere erbestealdiko zoritxar-egunetan,gogora dakartza Jerusalemekantzina zituen gauza eder guztiak.Gogora dakar nola jausi zen etsaien eskuetan,nork lagundurik ez zuela.Etsaiek barre zegioten, hondaturik ikustean.

8. Bekatu eta bekatu egin du Jerusalemek;horregatik, higuingarri bihurtu da.Begirune ziotenek mespretxatu egiten dute,biluzia ikusirik.Aieneka ari da, beraz, aurpegia lotsaz gordeta.

9. Soinekoei erantsia darama bere lohikeria.Ez zen ondorioez ohartu:sinestezinekoa da haren erortzea; ez du nork kontsolaturik.«Jauna, begira nire zoritxarra, garaile baitut etsaia».

10. Jerusalemgo aberastasun guztiei etsaiek eskua erantsi diete.Jentilak santutegian sartzen ikusi ditu hiriak,zuk, Jauna, haiek zure batzarrera ez sartzekoagindua zenuen arren.

11. Hiritar guztiak aieneka ari dira, janari bila;janaren truke eman dituzte beren gauza ederrak,biziari eusteko.«Begira, Jauna, eta ikus zenbateraino nagoen mespretxatua!

12. «Zuek, bidean zoaztenok, begira eta ikus:ba ote da nirea bezainbateko oinazerik?Bai mingarria zaidalaJaunak bere haserre-suminean eman didan oinazea!

13. Sua bidali du Jaunak goitik, eta hezurretaraino sartu dit.Sarea ipini dit oinpean, eta itzulipurdika bota nau.Arras hondatua utzi nau, etengabeko ondoezean.

14. Astuna da nire errebeldien uztarria;Jaunak bere eskuaz sortan lotu ditu denak,lepoan ezarri dizkit eta neure indarrak ahuldu.Aurre egin ezin diodan jendearen esku utzi nau.

15. Babesle nituen gudari guztiak arbuioz bota ditu Jaunak.Gudarostea bildu du nire aurka, nire gazteak akabatzeko.Mahatsa dolarean bezalazapaldu du Jaunak Juda neskatxa ederra.

16. Horregatik nago negarrez, begi biak urtzeraino;urrun baitut kontsolatzailea, biziberrituko nindukeena.Nire haurrak galduak daude, etsaia atera baita garaile».

17. Sionek, eskuak otoitzean luzatu arren,ez du nork kontsolaturik.Jaunak eraginik, auzoko herriak etsai bihurtu zaizkio Israeli.Haien artean higuingarri bihurtu da Jerusalem.

18. «Zuzen jokatu du Jaunak, aurka egin baitiet haren aginduei.Entzun, bada, herriok denok, eta ikus nire oinazea.Nire neska-mutilak gatibu joan dira.

19. Neure maitaleei egin diet dei, baina zapuztu egin naute.Nire apaizak eta zaharrak hirian hil dira,biziari eusteko janari bila zebiltzan bitartean.

20. Jauna, ikus nire larrialdia! Irakiten daukat barrua.Iraulia dut bihotza barnean, errebelde izan bainaiz, errebelde.Kalean ezpatak hil dizkit haurrak, etxean herioa jabe.

21. Entzun nire intziria! Ez dut nork kontsolaturik.Etsai guztiek izan dute nire zoritxarraren berri,eta poz hartu dute zeuk egina delako.Etorrarazi iragarria duzun eguna,gerta dakiela haiei ere nirea bera!

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 1