Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 1:6-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Joan zaio distira guztia Sion hiri ederrari.Haren buruzagiak,larrerik aurkitzen ez duten basahuntzen antzeko.Indarrak galdurik doaz pertsegitzaileen aurrean.

7. Bere erbestealdiko zoritxar-egunetan,gogora dakartza Jerusalemekantzina zituen gauza eder guztiak.Gogora dakar nola jausi zen etsaien eskuetan,nork lagundurik ez zuela.Etsaiek barre zegioten, hondaturik ikustean.

8. Bekatu eta bekatu egin du Jerusalemek;horregatik, higuingarri bihurtu da.Begirune ziotenek mespretxatu egiten dute,biluzia ikusirik.Aieneka ari da, beraz, aurpegia lotsaz gordeta.

9. Soinekoei erantsia darama bere lohikeria.Ez zen ondorioez ohartu:sinestezinekoa da haren erortzea; ez du nork kontsolaturik.«Jauna, begira nire zoritxarra, garaile baitut etsaia».

10. Jerusalemgo aberastasun guztiei etsaiek eskua erantsi diete.Jentilak santutegian sartzen ikusi ditu hiriak,zuk, Jauna, haiek zure batzarrera ez sartzekoagindua zenuen arren.

11. Hiritar guztiak aieneka ari dira, janari bila;janaren truke eman dituzte beren gauza ederrak,biziari eusteko.«Begira, Jauna, eta ikus zenbateraino nagoen mespretxatua!

12. «Zuek, bidean zoaztenok, begira eta ikus:ba ote da nirea bezainbateko oinazerik?Bai mingarria zaidalaJaunak bere haserre-suminean eman didan oinazea!

13. Sua bidali du Jaunak goitik, eta hezurretaraino sartu dit.Sarea ipini dit oinpean, eta itzulipurdika bota nau.Arras hondatua utzi nau, etengabeko ondoezean.

14. Astuna da nire errebeldien uztarria;Jaunak bere eskuaz sortan lotu ditu denak,lepoan ezarri dizkit eta neure indarrak ahuldu.Aurre egin ezin diodan jendearen esku utzi nau.

15. Babesle nituen gudari guztiak arbuioz bota ditu Jaunak.Gudarostea bildu du nire aurka, nire gazteak akabatzeko.Mahatsa dolarean bezalazapaldu du Jaunak Juda neskatxa ederra.

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 1