Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 1:5-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Gaina hartu diote etsaiek, aukeran eta lasai bizi dira.Jaunak baitu atsekabetu, bere errebeldia handiarengatik.Haren haurrak gatibu joan dira, etsaiak bultzaturik.

6. Joan zaio distira guztia Sion hiri ederrari.Haren buruzagiak,larrerik aurkitzen ez duten basahuntzen antzeko.Indarrak galdurik doaz pertsegitzaileen aurrean.

7. Bere erbestealdiko zoritxar-egunetan,gogora dakartza Jerusalemekantzina zituen gauza eder guztiak.Gogora dakar nola jausi zen etsaien eskuetan,nork lagundurik ez zuela.Etsaiek barre zegioten, hondaturik ikustean.

8. Bekatu eta bekatu egin du Jerusalemek;horregatik, higuingarri bihurtu da.Begirune ziotenek mespretxatu egiten dute,biluzia ikusirik.Aieneka ari da, beraz, aurpegia lotsaz gordeta.

9. Soinekoei erantsia darama bere lohikeria.Ez zen ondorioez ohartu:sinestezinekoa da haren erortzea; ez du nork kontsolaturik.«Jauna, begira nire zoritxarra, garaile baitut etsaia».

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 1