Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 1:16-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Horregatik nago negarrez, begi biak urtzeraino;urrun baitut kontsolatzailea, biziberrituko nindukeena.Nire haurrak galduak daude, etsaia atera baita garaile».

17. Sionek, eskuak otoitzean luzatu arren,ez du nork kontsolaturik.Jaunak eraginik, auzoko herriak etsai bihurtu zaizkio Israeli.Haien artean higuingarri bihurtu da Jerusalem.

18. «Zuzen jokatu du Jaunak, aurka egin baitiet haren aginduei.Entzun, bada, herriok denok, eta ikus nire oinazea.Nire neska-mutilak gatibu joan dira.

19. Neure maitaleei egin diet dei, baina zapuztu egin naute.Nire apaizak eta zaharrak hirian hil dira,biziari eusteko janari bila zebiltzan bitartean.

20. Jauna, ikus nire larrialdia! Irakiten daukat barrua.Iraulia dut bihotza barnean, errebelde izan bainaiz, errebelde.Kalean ezpatak hil dizkit haurrak, etxean herioa jabe.

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 1