Itun Zaharra

Itun Berria

Nahum 3:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zoritxarrekoa zu, hiri odolzalea,maltzurkeriaz eta indarkeriaz betea,beti harrapakin bila zabiltzana!

2. Horra hor zigor-zartadak,gurpilen zarata-hotsa,zaldien zalaparta,guda-gurdien trinki-tranka!

3. Zaldizkoen oldarra,ezpaten distira,lantzen tximistak!Zaurituak pilaka,hilak metaka,hilotzak ezin konta ahala!Hilotzetan estropezu egiten da.

4. Ninive,gehiegikeriez beteriko emagaldua,sobera ederraeta sorginkeriatan iaioa!Bere lohikerieznazioak menderatzen zituen,bere sorginkeriez herrialdeak.

5. Horregatik,honela dio Jaun ahalguztidunak:«Hona ni zure aurka:gonak aurpegiraino jasoko dizkizut,biluzik agerraraziko zaitutherrien aurrean,lotsagarri erreinuen aurrean.

6. Zikinez estaliko zaitut,eta laidoz betekodenen begi aurrean.

Irakurri kapitulu osoa Nahum 3