Itun Zaharra

Itun Berria

Nahum 1:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hona hemen Niniveri buruzko mezua, Jaunak Nahum elkoxtarrari agertu ziona.

2. Jauna, Jainko espatsueta mendekatzailea da.Bai, mendekatzailea da Jauna,zorrotza haren haserrea.Jauna mendekatu egiten dabere etsaien kontra,eutsi egiten dioarerioenganako haserreari.

3. Haserregaitza da Jauna,baina ahalmen handikoa,eta ez du errudunazigorrik gabe uzten.Ekaitza eta haize-erauntsiasortzen ditu ibiltzean;bere oinez harrotzen duen hautsdira lainoak.

4. Jaunak itsasoari mehatxu egineta itsasoa lehortu,ibai guztiak agortu.Gorri geratzen diraBaxango larreak eta Karmel gaina,Libano loratua zimel.

5. Hura agertzean,dardaraz jartzen dira mendiak,koloka muinoak;haren aurreanikaratu egiten da lurra,baita munduaeta bertan bizi direnak ere.

6. Nork iraun zutikharen suminaren aurrean?Nork egin aurreharen haserre biziari?Sua bezala isurtzen daharen sumina,eta harkaitzak zartatu egitenharen aurrean.

7. Ona da Jauna,gordeleku larrialdi-egunean.Arretaz hartzen ditubabes eske doazkionak,

8. urek gainezka egiten dutenean.Baina suntsitu egiten dituaurka dabilzkionak,ilunpetara botatzen etsaiak.

9. Zer asmo darabilzueJaunaren aurka?Etsaiak erabat ezerezten ditu hark:ez dira bi aldiz altxatuko.

10. Nahaspilaturik daudenlaharren antzeko dira,mozkortzeraino edanak daude;belar iharra bezalaerabat erreko dituzte.

Irakurri kapitulu osoa Nahum 1