Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7

Itun Zaharra

Itun Berria

Mikeas 4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Jerusalem bakearen hiriburu

1. Azken egunetan,Jaunaren etxea dagoeneko mendia,beste mendien gainezarriko du Jaunak,mendixka guztien gainetik jasoko.Eta hara joko dute herriek.

2. Nazio asko joango dira hara, esanez:«Zatozte,igo gaitezen Jaunaren mendira,Jakoben Jainkoaren etxera;bere bideak erakutsiko dizkigu,eta gu haren bidexketan ibiliko gara;Siondik irakatsiko baitu Jaunak,Jerusalemdik hitz egingo».

3. Hark herri asko epaituko ditu,nazio indartsuen auziak erabakiko,baita urrutikoenenak ere.Ezpatak golde bihurtuko dituzteeta lantzak igitai.Ez da nazioriknazioren kontra altxatuko,ez dira gehiagogudurako prestatuko.

4. Nor bere mahats-parrapeaneseriko da,bere pikondopean,inoren beldurrik gabe.Honela agindu duJaun ahalguztidunak.

5. Beste herri guztiaknor bere jainkoarenesanera dabiltza;gu, ordea, Jaunaren,geure Jainkoaren, esaneraibiliko gara menderen mendetan.

Artalde sakabanatua Sionen bilduko

6. Honela dio Jaunak:«Egun hartan,ardi herrenak bilduko ditut,nik gogor erabilieta sakabanatuak batuko.

7. Herren eta sakabanatu hauekin,bizirik geldituekin,herri indartsua egingo dut.Eta ni, Jauna,errege izango naute Sion mendian,orain eta beti.

8. Eta zuri, artzain-dorre,Sion hiriko gotorleku horri,berriro itzuliko zaizuantzinako agintea,zuri, Jerusalem hiriburu,lehen zenuen erregetza».

Jerusalemen sufrimendua eta askapena

9. Baina orain,zer duzu horrela oihu egiteko,erdiminetan dagoenabezala egoteko?Erregerik gabe zaude, ezta?Kontseilaria hil zaizu.

10. Bihurritu zaitez, bai,egin aiene, Siongo herri,emakumeak erdiminetan bezala;orain hiritik aterako baitzareteeta landan biziko.Babiloniara joango zarete,baina han salbatuko zaituzteJaunak,zeuen etsaien eskuetatik askatuko.

11. Orain, nazio asko bildu dirazure aurka; hau diote:«Profanatua izan bedi;poz bitez gure begiak,Sion horrela ikusiz».

12. Baina ez dituzteJaunaren asmoak ezagutzen,ezta ulertzen ere haren burubideak;izan ere, larrainean gari-balak bezalabildu ditu Jaunak nazioak,

13. eta Siongo herriari esaten dio:«Ea, jo alea.Burdinazko adarduneta brontzezko azkazaldunidia bezain indartsu egingo zaitut.Herri asko birrinduko dituzu,eta haiei harrapatutako ondasunakJaunarentzat,lur osoaren Jabearentzat,sagaratuko dituzu».

14. Baina orain, prestatu borrokarako,hiriko gudari-talde hori.Etsaiek setiatu gaituzte.Makilaz masailean jotzen duteIsraelgo agintaria.