Itun Zaharra

Itun Berria

Mikeas 3:7-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Ikusleak lotsatu egingo dira,igarleak ahalkez gorrituko;ahoa itxi egingo dute denek,ez baituteJainkoaren erantzunik izango.

8. Ni, ordea,Jaunaren espirituaz betea nago,haren indar, zuzentasuneta kemenaz betea,Jakoben ondorengoeiberen errebeldiaeta Israeli bere bekatua adierazteko.

9. Entzun hau,Jakoben herriaren buruzagiok,Israelgo agintariok,zuzentasuna higuintzeneta zuzenbidea okertzen duzuenok:

10. odolaz eraikitzen duzue Sion,bidegabekeriaz Jerusalem.

11. Buruzagiek eskupekoaren trukeepaitzen dute,apaizek soldatagatik irakasten,profetek diru-ordainetan iragartzen;eta, halere,Jaunarengan babesten dira, esanez:«Ez al dugu, bada, Jauna geurekin?Zoritxarrak ez gaitu joko».

12. Horregatik, zuen erruz,goldalur bihurtuko da Sion,harri-pila Jerusalem,baso tenpluaren mendia.

Irakurri kapitulu osoa Mikeas 3