Itun Zaharra

Itun Berria

Mikeas 3:3-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Nire herriaren haragia jaten dute,larrua kentzen diote,eta hezurrak apurtzen;eltzerako haragia bezalapuskatzen dute,lapikorako okela bezala.

4. Beraz, Jaunak ez die entzungo,oihu egingo diotenean;aurpegia gorde egingo die orduan,beren egintza gaiztoengatik.

5. Honela dio Jaunaknire herria desbideratzen dutenprofetei buruz:«Jatekoa ematen dieteneibakea iragartzen diete;ahora ezer ematenez dietenei, berriz, gerra santua.

6. Horregatik, ikuskarien ordezgau beltza izango dute,igarpenen ordez iluna.Eguzkia sartu egingo daprofeta horientzat,eta eguna ilundu».

7. Ikusleak lotsatu egingo dira,igarleak ahalkez gorrituko;ahoa itxi egingo dute denek,ez baituteJainkoaren erantzunik izango.

8. Ni, ordea,Jaunaren espirituaz betea nago,haren indar, zuzentasuneta kemenaz betea,Jakoben ondorengoeiberen errebeldiaeta Israeli bere bekatua adierazteko.

Irakurri kapitulu osoa Mikeas 3