Itun Zaharra

Itun Berria

Mikeas 3:2-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Baina ez: ongia gorrotoeta gaizkia maite duzue.Larrua kentzen diozue jendeari,eta hezur hutsetan uzten».

3. Nire herriaren haragia jaten dute,larrua kentzen diote,eta hezurrak apurtzen;eltzerako haragia bezalapuskatzen dute,lapikorako okela bezala.

4. Beraz, Jaunak ez die entzungo,oihu egingo diotenean;aurpegia gorde egingo die orduan,beren egintza gaiztoengatik.

5. Honela dio Jaunaknire herria desbideratzen dutenprofetei buruz:«Jatekoa ematen dieteneibakea iragartzen diete;ahora ezer ematenez dietenei, berriz, gerra santua.

6. Horregatik, ikuskarien ordezgau beltza izango dute,igarpenen ordez iluna.Eguzkia sartu egingo daprofeta horientzat,eta eguna ilundu».

7. Ikusleak lotsatu egingo dira,igarleak ahalkez gorrituko;ahoa itxi egingo dute denek,ez baituteJainkoaren erantzunik izango.

8. Ni, ordea,Jaunaren espirituaz betea nago,haren indar, zuzentasuneta kemenaz betea,Jakoben ondorengoeiberen errebeldiaeta Israeli bere bekatua adierazteko.

9. Entzun hau,Jakoben herriaren buruzagiok,Israelgo agintariok,zuzentasuna higuintzeneta zuzenbidea okertzen duzuenok:

10. odolaz eraikitzen duzue Sion,bidegabekeriaz Jerusalem.

Irakurri kapitulu osoa Mikeas 3