Itun Zaharra

Itun Berria

Mikeas 1:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hona hemen Jaunak, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege zirela, Morexet-eko Mikeasi zuzendu zion mezua, Samaria eta Jerusalemi buruz agertu ziona.

2. Entzun, herri guztiok,adi egon,lurra eta bertan bizi zaretenok!Jainko Jaunazuen aurka testigatzera dator,Jauna bera, bere tenplu santutik.

3. Horra,Jaunak bere bizitokia utzi du,jaitsi eta gailurretan barrena doa.

4. Haren oinazpianmendiak urtzen dira,argizaria suarekin bezala;haranak zartatzen dira,ura maldan beheraamiltzean bezala.

5. Eta hori guztiaJakoben ondorengoenerrebeldiagatik,Israelgo erreinuaren bekatuagatik.Nork daramatzaJakoben ondorengoak errebeldiara?Ez ote Samaria hiriburuak?Nork darama Judamuinoetako sasikultura?Ez ote Jerusalemek berak?

6. Horregatik, honela dio Jaunak:«Samaria, landako harri-pilabihurtuko dut, mahasti-lur;bertako harriakharanera amilduko ditut,eta oinarriak agirian utziko.

Irakurri kapitulu osoa Mikeas 1