Itun Zaharra

Itun Berria

Malakias 3:12-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Orduan, nazio guztiek zorionak emango dizkizuete, lurralde zoragarria izango baita zuena. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak».

13. Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Hitz gogorrak esan dituzue nire aurka. Eta, hala ere, “Zer esan dugu, bada, zure aurka?” galdetzen duzue.

14. Hara zer esan duzuen: “Alferrik da Jauna zerbitzatzea. Zer lortzen dugu haren aginduak beteta, Jaun ahalguztidunaren aurrean dolu eginda?

15. Guztiz bestela, harroak direla zoriontsu ari gara ikusten. Gaizkileak gero eta hobeto bizi dira eta, Jainkoari desafio eginda ere, zigorrik gabe gelditzen dira” ».

16. Orduan, Jaunari begirune ziotenak elkarren artean mintzatu ziren. Jaunak, berriz, entzun eta jaso egin zuen hauen esana. Jaunaren aurrean liburu bat idatzi zen, berari begirune diotenen eta aintzat hartzen dutenen oroigarritzat.

17. Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Neureak, neure jabego berezia izango ditut horiek, ekingo diodan egunean. Gupida izango diet, ondo portatzen den semeari aitak gupida dion bezala.

18. Orduan ikusiko duzue berriro zintzoaren eta gaiztoaren arteko aldea, Jauna zerbitzatzen duenaren eta zerbitzatzen ez duenaren arteko aldea.

19. Honela diot nik, Jaun ahalguztidun honek: Badator eguna, labea bezain kiskalgarria. Harro eta gaizkile guztiak lasto izango dira, eta etortzekoa den egun horretan erre egingo; ez die utziko ez sustrairik, ez abarrik.

20. Baina zuentzat, begirune izan didazuenontzat, eguzkia bezala agertuko da nire justizia, errainuetan osasuna dakarrela. Eta poz-jauzika aterako zarete, ukuilutik askaturiko zekorra bezala.

21. Nik ekingo diodan egun horretan, gaizkileak zapaldu egingo dituzue: hautsaren pareko izango dira zuen hankapean. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

22. «Gogora nire zerbitzari Moisesen legea, gogora Horeb mendian Israel osoarentzat eman nizkion agindu eta arauak.

Irakurri kapitulu osoa Malakias 3