Itun Zaharra

Itun Berria

Malakias 2:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Orain, apaizok, hona hemen zuentzako oharpena.

2. Honela diot nik, Jaun ahalguztidunak: Entzuten ez badidazue eta niri ohore emateko ardurarik ez baduzue, madarikazioa bidaliko dizuet, zuek emandako bedeinkazioak ere madarikazio bihurtuko ditut. Halaxe bihurtuko ditut, ezerk ez baitizue ardura.

3. «Begira, ahalmena kendu egingo dizuet, eta simaurra botako aurpegira, zeuen jaietan hildako abereen simaurra, eta beronekin batera eramango zaituztete zeuek ere.

4. Eta jakingo duzue, jakin, Lebirekin egina dudan itunak iraun dezan egiten dizuedala oharpen hau. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

5. «Neure itunaz bizia eta bakea agindu nizkion Lebiri, baita eman ere. Begirunea eskatu nion; hark begirune izan zidan, eta ikara izan zen nire aurrean.

6. Egiazko irakaspena zuen Lebik ahoan; haren ezpainetan ez zen inoiz okerrekorik aurkitu. Leial eta zuzen jokatu zuen nirekin, asko eta asko gaiztakeriatik urruntzen zituelarik.

Irakurri kapitulu osoa Malakias 2