Itun Zaharra

Itun Berria

Malakias 1:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hona hemen Jaunak Malakiasen bitartez Israeli zuzendu zion mezua.

2. «Maite zaituztet», dio Jaunak. Baina zuek galdetzen duzue: «Zertan agertzen diguzu, bada, zeure maitasuna?» Eta Jaunak erantzuten: «Ez ote zen Esau Jakoben anaia? Hala ere, Jakob izan nuen maite,

3. eta ez Esau. Horregatik, Esauren ondorengo edomdarren mendialdea lur soil bihurtuko dut, eta haren sailak basamortuko txakalei utziko dizkiet.

4. Edomdarrek esan dezakete: “Hondatuak gaude, baina berriro jasoko ditugu horma eroriak”. Nik, ordea, Jaun ahalguztidun honek, honela diot: Jaso ditzatela, berriro botako baititut. “Gaiztakeri lurralde” deituko zaie, edota “Jauna betiko haserre duen herri”.

5. Zeuen begiz ikusiko duzue hau, eta esango: “Handia da Jauna, baita Israelgo mugez harantzago ere” ».

Irakurri kapitulu osoa Malakias 1