Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 8:2-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. «Hartu zeurekin Aaron eta beronen semeak; hartu jantziak ere, gantzuketa-olioa, barkamen-oparirako zekorra, bi ahari eta legamia gabeko ogien saskia,

3. eta bildu elkarte osoa elkarketa-etxolaren sarreran».

4. Jaunak agindu bezala egin zuen Moisesek. Elkartea elkarketa-etxolaren sarreran bildu zenean,

5. Jaunak egiteko agindu zuena adierazi zien Moisesek.

6. Gero, Aaron eta beronen semeak hurbilaraziz, uretan garbitzeko eskatu zien.

7. Ondoren, tunika jantzi zion Aaroni, gerrikoaz lotu eta mantua jarri; gainetik efoda ezarri zion eta xingolaz lotu.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 8